05 59 56 92 49

Kantina biologikoa

Ikastola hastapeneko gogoeta deian, elikadura sanoa sustatzea lehenetsi zen. Horren ondorioz, hasieran, astean behin bazkari biologikoa bazen baita goizeko (fruituak) eta arratsaldeko (ogia) askariak ere.

Urteak pasa ondoan, oharturik zituzten bazkariak sobera egosiak zirela, eta gustua galtzen ari zela, gogoeta hasi zen tokian berean, edo herrian sukaldatzea kalitatea, gustua eta sanotasuna lehenetsiz.

Gero ikastolako eta eskola publikoko burasoak, BLE (Biharko Lurraren Elkartea) elkartearekin, biltzen hasi ziren. Makea eta Lekorneko herriko etxeeri aurkeztu zitzaien ideia eta emeki-emeki haiek dute  proiektua beren esku hartu.