05 59 56 92 49

ELKARBIZITZA

Biltzarra

Zer da biltzarra ? Haur eta talde pedagogikoaren artean elkartzen gira. Helburua da elgarri arau proposamenak egitea, eta denak ados baldin bagira, arau berria onartzen da. Horren egiteko, eramaile bat eta idazkari bat hautatzen dira. Aipatzen den guzia, kaiera batean idazten da. Eguneroko egoerak aipatzen ahal dira, sentimenduak eta beharra erranez.

Astero adin nahasketa

Aldi bat astean, elkarbizitza saio bat egiten dugu. Adin guzietako haurrak nahasten dira, aktibitate batzuen egiteko. Kantuak, esku lanak, jokoak, dantza, antzerkiak, ikusgarrien errepikak (baita ere, mozorroak eta dekoroak prestatu)…

Elkarbizitzako tresnak